Iñaki Agirre zinemaldia ostegunean hasiko da Donostiako zinemaldiaren 68.edizioarekin bat eginez

Barren.eus 2020ko ira. 14a, 15:47

Datorren ostiralean hasiko da Donostiako zinemaldiaren 68. Edizioa eta bezperan ekingo dio Ongarrik irailero antolatzen duen ziklo bereziari. Aurten, “La Camarista” filmarekin emango dio hasiera. Donostia eta Torontoko zinemaldietan arrakasta izan zuen eta Oscar sarietarako izendatu zuten Mexikon.

Zinemaldi honek nazioarteko zinemaldietan ikusitakoa biltzen du eta hainbat generotako filmak proposatzen ditu aurten, zientzia fikzioa, drama eta komedia besteak beste. “Under the Skin”, “El huevo del dinosaurio” eta “Dónde estás, Bernardette” luzemetraiak izango dira ikusgai.
Horrez gain, Zinegoak, Bilboko gaylesbotrans zinemaldiari (“Tu me manques”) eta “Laburbira” sortari tartea egingo zaio aurten. Euskal Topaguneak eskaintzen duen film laburren bilduma da “Laburbira”. Bi saio hauek dohainik izango dira.

2020 09 14 ongarri zikloa filmak

Testua: Leire Urkidi