Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 09 11 2019 10 25 egutegia elgoibar udala Marrazkia Manar AhdadouElgoibarko Udaleko Euskara eta Berdintasun sailek, herriko ikastetxeekin elkarlanean, datorren urteko egutegia osatzeko haurrentzako marrazki lehiaketa antolatu dute.

Ekimena Elgoibarko LHko 5.mailako ikasleei dago zuzenduta eta aurtengo gaia 'Irudi bat bazterkeriatik berdintasunera' da. "Herriko haurrei gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorraren balioak transmititzea da helburua, horixe izanik lanen gaia. Etapa horretan, genero-desberdintasunak sortzen dituten mito eta uste okerrak hautsi daitezke, eta oraingoan, marrazki bidez berdintasuna irudikatzea eskatzen zaie", azaldu dute antolatzaileek. Udalak hamabi marrazki (Ikastolakoak 6 eta Herri Eskolakoak beste 6) aukeratuko ditu egutegian jartzeko eta marrazki horien egileak sarituko ditu.

Era berean, gogorarazi dute oraindik zabalik dagoela Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan antolatutako 2021eko egutegirako argazki lehiaketan parte hartzeko epea. Interesdunek urriaren 8ra arte aurkeztu ahal izango dituzte lanak. Aurtengo gaia “irudi bat bazterkeriatik berdintasunera” izango da. Partaide bakoitzak, gehienez 6 argazki aurkeztu ahal izango ditu; baina, pertsona bakoitzeko 3 argazki sarituko dituzte gehienez. Epaimahaiak 12 argazki aukeratuko ditu egutegi handirako, eta beste argazki bat, egutegi txikian jartzeko. Hala, Txankakua merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 80 euroko bonuarekin sarituko dute aukeratutako argazki bakoitzaren egilea.

∞Lotura duten albisteak:

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza