'Dendaostekoak’ liburua aurkeztuko du Uxue Alberdik hilaren 23an Aita Agirre kulturgunean

Barren.eus 2020ko ira. 10a, 09:47

Hilaren 23an aurkeztuko du liburua Elgoibarren, Aita Agirre kulturguneko areto nagusian. Susa argitaletxeak kaleratu du liburua, eta Uxue Alberdirekin batera, Susako Leire Lopez editoreak ere hartuko du parte aurkezpenean. Koronabirusaren eraginez, aforo mugatua izango du ekimenak, eta antolatzaileek eskatu dute aurrez izena emateko. Interesatuek Elgoibarko Izarran eman dezakete izena: 943 74 16 16 / elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus. Aurkezpena 19:00etan izango da. Aforoa beteko balitz, bigarren aurkezpen bat egingo lukete 20:00etan.

Uxue Alberdik plazaratu duen hirugarren eleberria da 'Dendaostekoak'. 'Aulki jokoan' (2009) izan zen estreinakoa eta 'Jenisjoplin' (2017) argitaratu zuten gero. Liburuaren aurkezpen nazionala irailaren 16an, eguaztena, egingo dute Donostiako Udal Liburutegian.

2020 09 10 uxue alberdi dendaostekoak elgoibar izarra promoa