Umeentzako kale antzerkia emango dute domekan Goñati pilotalekuan

Barren.eus 2020ko ira. 4a, 10:00

Haurren ikasturte hasiera ospatzeko kale antzerki emanaldia antolatu du Mendaroko Udalak domekarako, “Tomaxen abenturak: azken balea” izeneko antzezlana.

Goñati pilotalekuan emango dute, irailaren 6an, 18:00etan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, umeek ikasturtea umorez hastea nahi izan dute antzezlan hau antolatuta. Sarrera doakoa izango da, aforoa bete arte. 

4 urtetik gorakoentzako antzezlana da, eta Muxi eta Tomaxek egunkarian azken euskal balea geratzen dela irakurtzean hasten da abentura. Informazio osoagoa:tomaxenabenturak.com