Bideoan grabatu zituzten Udal Txistiulari Taldeko kideen laguntzaz Idotorben eginiko dantzak, eta bideoa joan den uztailaren 24an, Folklore jaialdiaren 34. ekitaldia egitekoa zen egunean, jarri zuten ikusgai sarean. Hala, Nazioarteko Folklore Jaialdiaren Astearen barruan antolatutako ekitaldiei amaiera eman zieten.