Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 07 21 haritz edt folklorea erakuslehioetan errosario elgoibarBariku honetan, uztailaren 24an, ziren egitekoak Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 34. ekitaldia, baina koronabirusaren izurriaren ondorioz bertan behera laga behar izan zuten, beste hainbat kultur eta kirol ekintzekin gertatu den moduan. Haritz dantza taldekoek, baina, bizirik mantendu nahi izan dute jaialdiaren espiritua.

 Hala, astelehenetik Nazioarteko Folklore Jaialdiaren astea bizitzera gonbidatu dituzte herritarrak. Horretarako, euren sare sozialak erabili dituzte eta baita herriko hainbat erakusleiho ere. Folklore jaialditik pasa diren atzerriko dantza-taldeen ikuskizunak ikus daitezke erakusleihoetan ipini dituzten telebistetan.

Sare sozialetan bi QR kode ere ipini dituzte. Horietako batean Haritz taldekoek dantzatu dituzten Euskal Herriko probintzia desberdinetako dantzen informazioa dago eskuragarri, eta beste kodean, jaialdiaren 33 ekitaldietan etorri diren atzerriko taldeen gaineko informazioa eta argazkiak.

2020 07 21 haritz edt folklorea erakuslehioetan errosario elgoibar 1

2020 07 21 haritz edt folklorea erakuslehioetan errosario elgoibar sanbartolome

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza