Dolmenen Ibilbidea bertatik bertara ezagutu dute erakundeetako ordezkariek

Barren.eus 2020ko uzt. 17a, 13:28

Dolmenen Ibilbidea, bertako monumentu megalitikoak eta inguruan egiten ari diren indusketak ezagutzeko bisita berezia egin dute gaur goizean hainbat erakundetako ordezkariek.

Aranzadi Zientzia Elkarteko, Diputazioko eta inguruko udaletako eta erakundeetako ordezkariek hartu dute parte bisitaldian.

09:45ak inguruan Karakaten elkartu dira Dolmenen Ibilbidera bisita berezia egiteko. Honako ordezkariak etorri dira: Juantxo Agirre, Aranzadi Zientzia Elkarteko Idazkari nagusia; Beñat Muñoz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Departamentuko ordezkaria; Andrea Arriola, Elgoibarko Udaleko zinegotzia; Blanka Salegi, Elgoibarko Udaleko Kultura teknikaria; Jasone Galdona, Debako Turismo bulegoko arduraduna; Marta Amonarriz, Mutrikuko Turismo bulegoko arduraduna; Amaia Esnaola Debemeneko ordezkaria; Ane Osoro eta Eider Etxegarai, Debegesako Turismo arloko ordezkariak; Mikel Leunda Soraluzeko Udaleko Sustapen teknikaria eta Iker Aldazabal, Soraluzeko alkatea.

Violeta Bandres gidariaren azalpenak entzungo dituzte Dolmenen Ibilbide osoa eginez; ondoren, Txurruka jatetxean bazkalduko dute.

2020 07 17 dolmenen ibilbidea agintariak informaziogunea

2020 07 17 dolmenen ibilbidea agintariak behelainoa