Duela berrogei urte egin zuten omenaldia errepikatu zuten domekan, 1980ko uztailaren 6an ere omendu baitzuten Everest mendiko gailurrera (8.848 metro) ailegatu zen euskal espedizio hura. Orduan moduan, Kalamua edo 'Maaxa' mendira joan ziren lehenik, eta mendi bueltaren ostean Arraten batu ziren gero, omenaldi ekitaldiari segida emateko. Han, zenbait oroigarri banatu zituzten. Antton Iturriza mendi aditu eta kazetariak jaso zuen oroigarrietako bat, Martin Zabalearekin batera 1980ko maiatzaren 14an Everesteko gailurrera igo zen Pasang Temba xerpa ikurriñarekin ageri den mosaiko irudi bat, hain zuzen ere. Maiatzaren 16an eta 17an Euskal Herriko hainbat mendi gainetan ia 300 mendizalek ikurriñarekin ateratako argazkiekin osatutako mosaikoa da, Gu ere Bai! ekimenekoek mendietara ikurriña eramateko antolatu zuten asteburukoak.
Everesteko gailurra jo zuen espedizioko kide zen Emilio Hernando-ren senideei eman zieten beste oroigarri bat. Mikel Urkia Zuloagak ere jaso zuen mosaikoa, ikurriñak mendira eramateko ekimenaren sustatzaileeariko bat izan zelako, eta, azkenik, Euskal selekzioaren aldeko mendi martxaren antolatzailea den Txumai Iturria-ri eman zioten laugarren oroigarria, koronabirusaren pandemiagatik bertan behera laga behar ian baitute azken hogei urteotan egin den martxa.
*Argazkiak: Gu ere Bai