Dolmenen Ibilbidera bisita-gidatuak martxan dira

Barren.eus 2020ko uzt. 6a, 14:18

Ibilbide gidatuak 9 kilometroko luzera eta hiru ordu eta erdiko iraupena du, Karakaten hasi eta Irukurutzetarainoko joan-etorria. Ibilbidea erraza eta malda gutxikoa da, familian egiteko aproposa.

Dolmenen Ibilbidearen (PR-Gi 94) balio arkeologikoa zein pasaia-balioa gizarteratzen jarraitzeko asmoz, Elgoibarko, Bergarako eta Soraluzeko udalek, Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziarekin elkarlanean, doako bisita gidatuen programa berria abiarazi zuten ekainean eta urriaren bukaerara arte luzatuko da. 

Bisita gidatuak Karakateko aparkalekutik aterako dira, Soraluzen, goizeko 10:00etan. Aurrez izena ematea beharrezkoa da. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete 657 794 677 telefonora deituz edo info@begi-bistan.com helbidera idatziz. Ibilaldian parte hartzeko gomendatutako gutxieneko adina 7 urtekoa da.

 • Ibilbide-gidatuen egutegia

  • Uztailak 12 igandea 10:00 Euskara
  • Uztailak 24 ostirala 10:00 Gaztelania
  • Uztailak 26 igandea 10:00 Euskara
  • Abuztuak 9 igandea 10:00 Gaztelania
  • Abuztuak 30 igandea 10:00 Gaztelania
  • Irailak 6 igandea 10:00 Euskara
  • Irailak 27 igandea 10:00 Gaztelania
  • Urriak 25 igandea 10:00 Euskara