Egoera berrira egokitutako kontzertua eman dute Jon Gurrutxagak eta Urbil Artolak Makina-Erremintaren Museoan

Barren.eus 2020ko eka. 29a, 07:42

Jon Gurrutxagak eta Urbil Artolak Elgoibarren eman zuten, joan den barikuan, konfinamendu osteko lehen zuzeneko emanaldia, eta leku berezia aukeratu zuten itzulerako kontzerturako, Makina Erremintaren Museoa.

Konfinamenduaren osteko egoera berrira —aforo mugatuak, maskaren erabilera, eserlekuen arteko distantzia…— egokitutako lehen emanaldiak ematen hasi dira musikariak, pixkanaka bada ere. Elgoibarren Makina-Erremintaren Museoak antolatu du konfinamendu osteko lehen zuzenekoa. Museoko makinez inguratuta eman zuten kontzertua Jon Gurrutxagak eta Urbil Artolak.

Koronabirusaren eraginez, 35 laguneko muga jarri zuten, eta antolatzaileen harridurarako bi egunetan saldu zituzten sarrera guztiak.

*Argazkiak eta bideo: Aitor Lauzirika.

2020 06 26 jon gurrutxaga urbil artola makina erreminta museoa 1

2020 06 26 jon gurrutxaga urbil artola makina erreminta museoa 4

2020 06 26 jon gurrutxaga urbil artola makina erreminta museoa 2

Lotura duten albisteak: