Agortu dira Jon Gurrutxaga eta Urbil Artolaren kontzerturako sarrerak

Barren.eus 2020ko eka. 24a, 12:41

Elgoibarko Makina-Erremintaren Museoak antolatuta, kontzertua emango dute barikuan, ekainaren 26an, Jon Gurrutxagak eta Urbil Artolak, baina antolatzaileek jakinarazi dute sarrerak agortu direla dagoeneko.

Koronabirusaren eraginez, 35 laguneko muga jarri zuten, eta antolatzaileen harridurarako bi egunetan saldu dituzte sarrera guztiak. Oraindik ere eskaera dagoela ikusita, bigarren kontzertu baterako aukera aztertzen ari dira irailerako. Interesa duten herritarren 943 748 456 zenbakira deitu edo museoa@museoa.eus helbidera idatzi dezakete eta izena hartuko diete.

Lotura duten albisteak:

2020 06 24 jon gurrutxga urbil artola kartela