Elgoibarko Udalak, Kultura, Euskara, eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailen bitartez, antolaturiko III. Idazlan lehiaketaren helburua ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzea dela nabarmendu dute antolatzaileek, eta epaimahaiak esandakoaren arabera, maila ona erakutsi dute ikasleek. Epaimahaia herriko literaturzale eta idazleek osatu dute, hala nola, Jasone Osorok, Jon Eugik eta Iñigo Otañok. Epaimahaiari eta eskoletako arduradunei ere eskerrak eman dizkiete antolatzaileek egindako lanagatik.
• Epaimahaikideen balorazioa
Ane Beitia alkateak sarrera egin ondoren, hitza eman die epaimahaikoei euren balorazioaren berri emateko. Hauek esandakoaren arabera, parte-hartzea nabarmena izan da, eta maila ere "oso ona". Gainera, aldaketa klimatikoa, integrazioa eta berdintasuna bezalako kezkak gure gazteen buruetan dabiltzala ikusi dute, eta horrek bereziki poztu ditu. "Hirugarren edizioa dugu hau eta hainbat izen urterik urte errepikatu dira, hau da, Elgoibarren idazteko talentua duten haur eta gazteak daude eta horiek bereziki zaindu eta mimatu behar dira. Amaitzeko, beste behin ikusi da neskak nabarmentzen direla eta horren inguruan bi gauza esan nahi genituzke. Batetik, jarrai dezatela zaletasuna lantzen, oraindik ere urria baita emakumeen presentzia euskal letretan eta, bestetik, bereziki nerabeen artean mutilak animatu nahi ditugu idaztera, ziur baikaude asko direla letretarako zaletasuna eta erraztasuna dutenak”.
• Sari banaketa ezhoikoa
Sari banaketa ekitaldi berezia izan da gaurkoa, koronabirusaren pandemiak hala behartuta. Saritutako neska-mutilak hiru txandatan banatuta sartu dira Aita Agirreko areto nagusira, sariak jasotzera, denak maskarak jantzita. Barruan, lurrean gurutze batekin markatuta zegoen sarituak kokatu beharreko leku zehatza. Hala, udal agintari zein epaimahikideek hiru bider errepikatu behar izan dituzte euren berbak, eta ezin izan dizkiete sarituei sariak eskura eman. Saritu bakoitzak hartu du zegokion saria mahai batetik.
• Aurreko edizioetan saritutako lanen liburuxka
Udalak ekitaldi hau baliatu du 2018an eta 2019an sarituak izan ziren lanekin argitaratu duen liburua aurkezteko. Liburuaren 300 ale argitaratu dira eta Udalaren asmoa orain arteko edizioetako saridunei eta epaimahaikoei oparitzea da. Eskoletan ere banatuko ditu ale batzuk Udalak. Gainerako aleak Udaleko Euskara sailean eta Liburutegian egongo dira eskuragai. Udalaren web atarian ere eskuragai izango da edonork ikus dezan.
Jarraian, sarituen berri eman dute, eta saritu bakoitzak bere saria jaso du: erosketa bonua, diploma eta liburuak.
Saritutako lanak, egileak eta sariak ondorengoak izan dira:
A TALDEAN (10 saritu): |
diploma, 50 €-ko bonua eta liburu bat opari |
Trumoia eta Lainoa |
Leire Vázquez Crespo |
Gepardoa eta Lehoia |
Irati Oiartzabal Ugarteburu |
Irati mendizalea |
Ane Cearsolo Zuazubiskar |
Glu eta plastikoa |
Unax Ansola Arrieta |
Munduko erraldoirik txikiena |
Asier Orbea Ribera |
Robota |
Ortzi Rodríguez Aguayo |
Hartz gehiegi |
Elene Ansola Irazabal |
Herri koloretsua |
Iñigo Merino Corbillón |
Mikel zaborrontzia |
Goiuri Marcos Etxeberria |
Egun bat hondartzan |
Markel Ortiz Etxeberria |
B TALDEAN (8 saritu): |
diploma, 60 €-ko bonua eta liburu bat opari |
Musika noten alaitasuna |
Ainara Roman De Sousa |
Udane hosto txikia |
Duna Santos Otegi |
Liburu arraro eta magikoa |
Estitxu Arregi Ansola |
Josu bere mugikorreko birusaren aurka |
Ibon Macazaga Idarraga |
Eskolako antzezlana |
Naroa Ansola Ansotegui |
Bi begiak |
Elene Castañares Fernández |
Ni eta nire amona bihurria |
Nora Arzamendi Arocena |
Uda berezi eta ahaztezin bat |
Mikel Sastre Estarta |
D TALDEA (4 saritu): |
diploma, 80 €-ko bonua eta liburu bat opari |
Zuhaitza |
Oihan Odriozola Gurrutxaga |
Banpiroa ekaitzean |
Kira Zubizarreta De Sousa |
Ametsak egi bihurtu |
Malen Ulazia Loiola |
Montpelierreko auzoa |
Miren Serrano Corta |
E TALDEA (4 saritu): |
100 €-ko bonua eta liburu bat opari |
Inor ez da txikiegia |
Malen Etura Gonzalez |
Etorkizuna gurutzegrama batean |
Naroa Rodríguez Aramburu |
Eta ni II. Mundu gerran jaio izan banintz? |
Maddi Arriola Mendieta |
Ur tanta hotzak |
Markel Goenaga Urain |
F TALDEA (2 saritu): |
120 €-ko bonua eta liburu bat opari |
Erraietan entzun |
Paula Anchustegui Iglesias |
Askatasunerantz |
Jurdana Alberdi Regil |