'Ama hil zaigu' estreinatu du Amorantek, bere disko berriaren aurrerapen kanta

Barren.eus 2020ko eka. 17a, 09:25

Amorantek lehen lan luzea argitaratuko du irailean, eta lan horren aurrerapena den 'Ama hil zaigu' abestia kaleratu berri du.

Soinu postaletan bildutako bost kantu formatu digitalean eta binilozko single bat argitaratu zituen aurrez Amorantek, baina irailean LP eta digital formatuetan argitaratuko duena izango da bere aurreneko lan luzea. Aurrerapen gisa, orain egun gutxi estreinatu zuen “Ama hil zaigu” bideoklipa badok.eus-en. Bira Produkzioak ekoiztetxeko Oskarbi Seinek sortu du bideoklipa osatzeko animazioa.

Mikel Laboak 'Bat-Hiru' diskoan (1974) grabatutako abestia “berrasmatu” egin du Amorantek, jatorrizkoa “erretrobisorean edukita baina gehiegi begiratu gabe”. Diskoa Aitor Etxebarriaren Forbidden Colours Diskoetxeko estudioan grabatu dute, eta hark egin ditu ekoizle lanak. Jakitera eman durtenez, sonoritatean berritasunak dakartza Amoranteren kantu bilduma berriak, tronpetak aurreko lanetan baino presentzia handiagoa hartu baitu, baita pianoak eta sintetizadoreak ere. “Heriotzaren inguruan dantza egiten du” diskoak, Amoranteren esanetan.

∞ Lotura duten albisteak: