Koronabirusagatik hartu beharreko neurriak tarteko, 35 lagunentzako lekua izango da eta sarrerak bost euroan jarriko dituzte salgai.
Elgoibarko Makina-Erremintaren Museoak kanpoan duen espazioan izango da kontzertua eguraldiak horretarako aukera emanez gero behintzat. Bestela, barrua egokituko dute kontzerturako. Kontzertua emango duten lekuan segurtasun-neurri guztiak hartuko direla ziurtatuko dute museoko arduradunek. Horretarako, gel hidroalkoholikoak jarriko dituzte, bai eta ikus-entzuleen artean bi metroko tartea gordetzen dela zaindu ere. Hala ere, komeni da ikus-entzuleek maskara eramatea, gerta daitekeelako, esan bezala, kontzertua barruan egin behar izatea, eta kasu horretan, bi metroko tartea gorde ezingo balitz, ikus-entzuleek jantzi egin beharko luketelako. Kontzerturako sarrerak 5 euroan jarriko dituzte salgai. Museoan bertan eskuratu behar dira sarrerak, ahal dela, aurrez.
Kontzertua 20:00etan hasiko da.
∞Lotura duten albisteak:
- "Kateak" diskoa zuzenean aurkeztuko du Jon Gurrutxagak Kultur Etxeko Sotoan (2018-11-15)
- Jon Gurrutxaga: “Ikaragarri ari naiz gozatzen musikaren inguruan egin ditudan harremanekin” (2018-10-22)
- Jon Gurrutxagak “Kateak” singlea jarri du sarean, irailean kaleratuko duen EParen aurrerapena (2018-09-07)