Osasun-agintari eskudunek ezarritako segurtasun-gomendioei jarraituz, eta edukiera kontrolatzeko eta gomendatutako distantzia soziala gordetzeko zailtasunak direla eta, San Joan gaueko suak ezingo direla egin jakinarazi dute Elgoibarko Udaleko arduradunek. Hartu beharreko erabakia izan dela azpimarratu dute, ospakizun hauetan parte hartu ohi duten pertsona guztien segurtasuna bermatu ahal izateko.