Mufomi museoak webgunea estreinatu du

Barren.eus 2020ko eka. 5a, 07:21

Fosil eta mineral artean 3.600 pieza baino gehiago ditu Mufomi museoak, eta horietako asko sarean ere begiratu ahal izango dira aurrerantzean. Bisita birtualak ere egin ahal izango dira museoaren webgunean, eta baita museoa bisitatzeko ordua hartu ere, besteak beste.

Mufomi fosil eta mineralen museoak webgune berria du: https://mufomi.org/ 

"Museoa inauguratu genuenetik 26 urte bete dira maiatzean, eta interneten ere egon behar genuela erabaki genuen. Uste baitugu ezinbestekoa dela museoak sarean ere egotea, erabiltzaileek, ikertzaileek eta laguntzaileek sarbide erraza izan dezaten edonondik", azaldu dute Mufomi museoko arduradunek. Webgunea hainbat helburu betetzeko sortu dutela diote, besteak beste, irudi korporatiboa hobetzeko, museoaren eta erabiltzaileen arteko harremana arintzeko, informazioa pertsona gehiagorengana iristeko, eta museoko ondarearen eta ekintzen berri emateko.
Momentuz gazteleraz bakarrik dago webgunea, baina aurki euskaraz ere bisitatu ahal izango dela jakinarazi dute.

∞Lotura duten albisteak: