Debabarreneko Orfeoiko kideak, elkarrengandik aparte baina elkarrekin

Barren.eus 2020ko eka. 3a, 13:12

Teknologia baliatuz, etxetik dihardute trebatzen eta prestatzen Debabarreneko Orfeoiko kideek. Zabaldu duten bideo batean erakutsi dute nola moldatu diren konfinamendura.

 Bideokonferentziak erabiliz jarraitzen du lanean Jose Miguel Laskurainek zuzentzen duen Debabarreneko Orfeoiak (DBOR). Kide bakoitzak etxean egiten ditu zuzendariak edo irakasleek bidalitako ariketak, eta partiturak ere etxean ikasten dituzte. Eta, aurrez aurre egon ezin duten arren, gehien gustatzen zaiena ere jarraitzen dute egiten, elkarrekin abestea alegia, teknologiari esker. Konfinamendu garaiko entsegu eta ariketak jasotzen dituen honako bideoa zabaldu du orfeoiak: