"Nik kontatuko dizut" ipuin lehiaketa abian da

Barren.eus 2020ko eka. 2a, 11:27

Mendaroko Udalak 8 eta 14 urte bitarteko mendaroarrentzako ipuin lehiaketa antolatu du, gazteen artean literatur sormena sustatzeko.

8tik 14 urtera arteko umeek, 2009tik 2011ra jaiotakoek, alegia, euskarazko ipuin bat sortu beharko dute, gero bideo bat grabatu beharko dute idatzi duten ipuina irakurtzen ageri direla. Gehienez ere bi minutuko bideoa izan beharko da. 

11 eta 14 urte bitartekoek (2005-2008 jaiotakoek) ere bideo bat grabatu beharko dute euren ipuina irakurriz, baina hiru minutura artekoa izan ahalko da.
Bideoak honako e-posta eta telefono zenbakira bidali ahal izango dira: kultura@mendaro.eus eta 685 720 010 telefono zenbakira. Ekainaren 30a izango da lanak bidaltzeko azken eguna.
Sariei dagokionez, parte hartzaileen artean sei liburu elektroniko (e-book) zozkatuko ditu Mendaroko Udalak, hiru gaztetxoenen artean eta koskortuagoen artean gainerako hirurak.