Gaur zabalduko dute Mendaroko liburutegia, liburuen mailegu-zerbitzurako

Barren.eus 2020ko eka. 1a, 09:33

Gaur, ekainaren 1ean, zabalduko dute Mendaroko liburutegia, baina soilik liburuen mailegu zerbitzurako. Hainbat baldintza bete beharko dituzte, gainera, liburutegira doazenek, tartean aurrez ordua eskatzea. 

 Mendaroko Udalak bere web orrialdean jakinarazi duenez, gaur zabalduko dute liburutegia, baina hainbat baldintza beteta. Honako hauek dira baldintzak: 

  • Etxeko liburuak itzuli eta berriak maileguan hartzeko bakarrik zabalduko dute.
  • Ordua eskatu beharko da aurrez telefonoz ( 943 033 291). Erabiltzaileak argi badu zein liburu nahi duen, komeni da telefonoz zehaztea.
  • Ezingo da liburutegian ikasi.
  • Ezingo dira ordenagailuak erabili.
  • Liburutegira maskararekin sartu beharko da derrigor.
  • 14 urtez beherakoak  heldu batekin joan beharko dira ezinbestean.
  • Mendeko pertsonak bakarrik joan ahal izango dira beste pertsona batek lagunduta.
  • COVID-19aren sintomarik izanez gero, ezingo da joan.
  • Liburutegira sartu aurretik eskuak garbitu beharko dira gel hidroalkoholikoarekin.
  • Bi metroko tartea zaindu beharko da, eta orain arte bezala, baina orain inoiz baino gehiago,  liburuzainaren jarraibideak bete beharko dira.

∞Lotura duten albisteak:

2020 06 01 liburutegiak segurtasun gomendioak kartela