Ekainaren 1ean zabalduko dute Gotzon Garate Udal liburutegia

Barren.eus 2020ko mai. 26a, 13:08

Mailegua eta itzulketa izango dira martxan jarriko diren lehen zerbitzuak eta ordutegia ere ezhoikoa izango da.

9:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 18:30era egongo da zabalik Gotzon Garate Udal Libirutegia, astelehenetik aurrera.

Euskadiko Irakurketa Publikoko sareko beste Liburutegiekin batera irekiko ditu ateak Elgoibarko liburutegiak ere, kloronabirusaren ondorioz bi hilabete baino gehiago itzita egon eta gero.

Liburutegiko arduradunen berbetan segurtasuna bermatzea da helburu nagusia eta pertsona arteko tartea mantentzea (2 metro), maskara erabiltzea eta eskuak desinfektatzea ezinbestekoak izango dira.
Erabiltzaileek etxean dituzten liburuak bueltatzeko ez daukate liburutegia dagoen Aita Agirre eraikineko bigarren solairuraino igo beharrik izango. Beheko solairuan jarri dituzten kaxa batzuetan laga beharko dira maileguan hartutako liburuak. Liburu horiek 15 eguneko berrogeialdia pasa ondoren jarriko dituzte berriro ere maileguan.

2020 05 26 liburutegia ireki kutxak aitagirre
Mailegu zerbitzua erabili nahi izanez gero, aldiz, Liburutegira igo behar da. Erabiltzaileak banan banan sartu beharko dira, eta 14 urtetik beherakoak heldu batek lagunduta joan beharko dira. Mailegu berriak egiteko liburuzainari eskatu eta mostradorean jaso behar dira.
Liburuak ikutu ezingo direnez, katalogoa etxetik kontsultatzeko eskatu dute liburutegiko arduradunek, zein ale erabilgarri dagoen jakiteko. Hona katalogorako sarbidea.
https://www.liburubila.euskadi.eus

  • Eskaerak 943 743 525 telefono zenbakira deituta, 688710138 zenbakiaren whatsappean eta liburutegia@elgoibar.eus posta elektronikoz jasoko dituzte.