Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 05 14 musika eskoloa inazio bereziartua elgoibarMaiatzaren 18tik ekainaren 5era izango da Inazio Bereziartua dantza eta musika eskolan matrikulatzeko epea. Azken hilabeteetako egoera bereziaren ondorioz, matrikulazioa ere "desberdina" izango dela jakinarazi dute.

Lehendik izena emanda zeuden ikasleak zuzenean matrikulatuko dira hurrengo ikasturterako."Ikasle batek ikasgai desberdinak egiten baditu, Tronpeta, Musika Hizkuntza eta Euskal Dantza adibidez, datorren urterako ere hiru ikasgaietan matrikulatuko zaio. Eta, ikasleren batek, datorren ikasturtera begira aldaketak egin nahi baditu, baja eman, espezialitate berri batean izena eman, eta musika eskolako irakasle edo idazkaritzan adierazi beharko du", zehaztu dute. 

Ikasle berrien kasuan, aurrez aurreko informazioa emango diete gurasoei. 15:00etatik 19:00etara egongo da zabalik musika eskolako idazkaritza. "Neurri bereziak hartuko ditugu jendearen arteko distantzia eta segurtasuna bermatzeko. Azalpenak kristaleraren atzetik emango ditugu. Bertan matrikulazio orriak egongo dira eskuragarri eta behar diren azalpen guztiak eman ondoren, bakoitzak bere etxean bete dezake matrikulazio orria".
Informazio gehiagorako Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi edo 943 742 145 edo 628 929 055 telefonoetara deitu daiteke. Musika eskolaren webgunea: elgoibarmusika.eus

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza