Elgoibarren banatu dituzte Urruzunotarrak gehituz idaz lehiaketako sariak

Barren.eus 2015ko ira. 1a, 07:01

Urruzuno literatura lehiaketa ordezkatuz, Urruzunotarrak gehituz ekimena jarri zuen abian Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak DBHko, Batxilergoko eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleentzat. Sariak Elgoibarren, Pedro Migel Urruzuno idazlearen jaioterrian, banatu zituzten astelehenean. Era berean, saridunek literatura-egonaldia egingo dute Aubixa aterpetxean.

118 lan aurkeztu dituzte eta Castillo Suarez, Katixa Agirre, Leire Bilbao, Miren Agur Meabe eta Urtzi Urrutikoetxea idazleek osatutako epaimahaiak 20 lanik onenak aukeratu ditu. Irabazleen artean ez dago elgoibartarrik. (sarituen zerrenda beherago)
Lan irabazleak Hezkuntza Sailak Sagastiberri saileko liburuxka batean jaso ditu eta diploma batekin batera eman zieten ikasle sarituei. Gainontzeko parte hartzaileek geroago jasoko dute liburua eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztietara ere bidaliko dute.
Elgoibarko Kultur Etxean eginiko sari banaketa ekitaldian Ane Beitia, alkatea, Hezkuntza berriztatzeko zuzendari Begoña Garamendi, Hezkuntza Saileko euskara zerbitzuburu Mari Jose Arrieta eta Euskal Idazleen Elkarteko presidente Jasone Osoro elgoibartarra izan ziren.

2015 08 31 urruzunosariak mahaikoak  

Literatura-egonaldia
Irabazleek astelehenean hasi eta barixakura arte, bost eguneko literatura-egonaldia dinamiko eta sortzailea egingo dute Aubixa aterpetxean Maite Franko idazlearen eta June Oleagabegiralearen gidaritzapean.
Maite Frankorekin ez ezik, Yolanda Arrieta idazlearekin, afaloste literarioa egingo dute eta azken gauean musika saio izango dute Jon Martin bertsolari eta musikariarekin.
Hauek dira ikasle sarituak eta testuen izenburuak:

Poesia A maila:

  • Orro eta Ulu. Egilea: Iñigo Perez Mujica, Beasaingo institutuko DBH 2. mailako ikaslea.
  • Hegan. Egilea: Lurdes Ondaro Mallea, Gernikako institutuko DBH 2.
  • Requiescat in pace. Egilea: Irati Ricon Santoyo, Beasaingo institutuko DBH 2.
  • Zikloa. Egilea: Imanol Duran Gabilondo, Urretxu-Zumarraga ikastolako DBH 2.
  • Buruhauste onuragarriak. Egilea: Alain Mendizabal Diaz, Oreretako Koldo Mitxelena institutuko DBH 2.

Poesia B maila

  • Maite nau. Egilea: Olatz Martiartu Ayestaran, Lekeitioko institutuko DBH 4.
  • Gaubelarena. Egilea: Oihane Lopez Lasa, Beasaingo La Salleko DBH 4.
  • Oroitzapenak. Egilea: Maddi Puy Sorondo, Oiartzungo Haurtzaro ikastolako DBH 4.
  • Bizitzaraen jokoa. Egilea: Alaitz Estonba Loinaz, Urretxuko Iparragirre institutuko DBH 4.
  • Zergatik? Egilea: Oihan Astigarraga Arruabarrena, Oiartzungo Haurtzaro ikastolako DBH 4.

 Prosa A maila

  • Beragatik. Egilea: Peru Amorrortu Barrenetxea, Gasteizko Armentia ikastolako DBH 3.
  • Benetako maitasuna. Egilea: Uxue Millet Oyarzabal, Urretxu-Zumarraga ikastolako DBH 2.
  • Ezezagunak. Egilea: Ane Iturriarte Basterretxea, Gernikako institutuko DBH 2.
  • Bera. Egilea: Irati Ricon Santoyo, Beasaingo institutuko DBH 2.
  • Gaberako aterpea. Egilea: Jon Larrabide Fuldain, Lauro ikastolako DBH 2.
  • Urak eta haizeak dakartzaten gutunak. Egilea: Araitz Peña Mallona, Zornotzako Lauaxeta ikastolako DBH 2.

Prosa B Maila

  • Doinu bat iluntasunean. Egilea: Irantzu Zubeldia Olasagasti, Gasteizko Armentia ikastolako DBH 3.
  • Azken hatsa. Egilea: Ainhoa Gojenola Urrutia, Lekeitioko institutuko DBH 4.
  • Ordua da. Egilea: Karmele Garatea Zaballa, Lekeitioko institutuko DBH 4.
  • 2019ko otsailaren 23a. Egilea: Irati Uribesalgo Muñoz, Urretxuko Iparragirre institutuko DBH 4.
  • 36KM. Egilea: Nagore Cuevas Trujillo, Sestaoko Saturnino de la Peña institutuko DBH 4.