Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 04 16 haritz dantza taldea godalet komunekopaperaZuberoako Godalet dantza herrikoia eta komuneko papera dira osagai nagusiak Elgoibarko Haritz Euskal Dantzari Taldeak prestatu duen erronkan. Euskal Herriko dantza talde eta herritar guztie bota diete erronka.

"Erronka bat prestatu dugu, eta gure taldeko dantzari guztiok sareetara igo dugu. Erronkan Zuberoako Godalet dantza egiten dugu, eta gure helburua eta nahia erronka Euskal Herriko dantza talde eta herritar guztiei zabaltzea da", adierazi dute Haritz dantza taldetik. Kide bakoitzak bere erronka bete, grabatu eta sareetara igo du. Bideo txatal horiekin guztiekin muntaia bat egin dute, "erronka guztien batuketa modura". Beheragoko Bideoan ikus dezakezue.

Zuberoako Maskaradetan dantzatzen den dantza herrikoia da Godalet-dantza. Nork bere dantza-urratsak egiten ditu ardoz beteriko edalontzi edo godalet baten inguruan eta gainean. Trebetasun berezia behar izaten da, oso zaila baita lurrean dagoen edalontzia ikustea. Haritzekoek konfinamendu egoera honen hasieran horren ezagun egin zen komuneko paperar biribilki batekin ordezkatu dute edalontzia. Zer izango ote da zailagoa, edalontzi gainera ala komuneko paper gainera igotzea?

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza