Asteroko maiztasuna izango du liburutegiak martxan jarri duen lehiaketak. "Astero galdera batzuk argitaratuko ditugu eta ostiralero, erantzun zuzenak ematen dituztenen artean, Salentoko pizza bat zozketatuko dugu", jakinarazi dute. Galderak Gotzon Garate liburutegiak Facebook sare sozialean duen orrialdean argitaratuko dituzte eta baita liburutegiaren watsaapp-ean ere, 688 710 138 zenbakian.