Agur Jaunarekin hasi eta Agurra jo zuen gero, "Covid 19ak aurretik eraman dituen eta sufritzen ari diren guztien omenez, eta Aberri Eguna identifikatzen duen biribilketarekin bukatu nuen saioa, horixe egin beharra nuela sentitu bainuen. Hunkigarria izan zen niretzako", azaldu du Larreategik. Izan ere, duela pare bat urte BARREN aldizkariari eman zion elkarrizketa batean aitortu zuen moduan, berbekin baino hobeto komunikatzen da txistuarekin. Juan Carlos Larreategi (Elgoibar, 1969) txistu irakaslea da, eta Gasteizko Txistulari Taldeko kidea ere bai. Horrez gain, Elgoibarko Udal Txistulari Bandan ere jotzen du.