Saltokako Zortzikoa etxetik, Inazio Bereziartua eskolako ikasleen eskutik

Barren.eus 2020ko api. 12a, 15:11

Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketetan aritzen diren Inazio Bereziartua Dantza eta Musika eskolako zenbait ikaslek bideo bat osatu dute etxean eginiko dantzekin.

Joan den martxoaren 28an eta 29an zen jokatzekoa Elgoibarko aurresku eta soinu zahar txapelketa, baina gainerako kultur ekitaldiekin moduan bertan behera gelditu zen koronabirusa dela-eta. Inazio Bereziartua eskolatik jakinarazi dutenez, aurresku eta soinu zahar txapelketetan aritzen diren dantzariek ez diote laga dantza egiteari etxean. "Konfinamenduan ere lanean jarraitzen dute, bideoen bidez-eta", azaldu dute. Saltokako Zortzikoaren doinura egin dute dantza honako bideoa osatzeko. "Ea gogko duzuen eta zuek ere dantza egitera animatzen zareten", esan dute.