'Confinamiento irresponsable' abestia sortu du Munlet taldeak

Barren.eus 2020ko api. 6a, 09:06

Mendaroko Munlet taldeak hainbat kontzertu eman ditu etxetik konfinamendua hasi zenetik, eta abesti berri bat plazaratu dute orain, "Confinamiento Irresponsable" izenekoa.

 Bizi dugun egoera guzti honi buruzko kanta dela azaldu dute Munlet taldekoek, "gustatuko zaizuela espero dugu, eta hala bada koronabirusa ahala zabal ezazue. Gozatu, eta geratu zaitezte etxean". Bideoklip eta guzti aurkeztu dute gainera 'Confinamiento irresponsable' abestia.

Abesti berria eta taldearen beste hainbat jo zituzten domeka eguerdian etxetik online eman zuten kontzertuan. Era honetako bost kontzertu eman dituzte etxetik konfinamendua hasi zenetik. Youtuben duten kanaletik ematen dituzte zuzenean eta orain arteko emanaldiak ere bertan ikus daitezke. 

Hona Munleten 'Coronavrus Tour Etxetik' ekimeneko emanaldietako bat, apirilaren 5ekoa: