XVI. mendean sortzen da estatu modernoa. Aro modernoan botere politiko, militar, instituzional, erlijioso eta ekonomikoak zentralizatzea izango da helburua, prozesu adoktrinatzaile eta diziplinatzaile baten bidez. Emakumea bete-betean egongo da eraso horren jomugan, eta gizartean zuen espazioa galduko du.
Hori guztia Nafarroaren konkistaren testuinguruan kokatu zuen Amaia Nausia Pimoulier historialari nafarrak martxoaren 11n Elgoibarko Kultur Etxean eman zuen hitzaldian. eta azaldu zuen nola mugimendu horrek talka egin zuen Euskal Herrian emakumeek berezko zuten egoera juridikoarekin. Emakume kristau idealaren diskurtso berria, gure lurraldeetan hain garrantzitsua izan zen sorgin-ehiza, edo usadioz emakumeenak ziren ofizioek sufritu zituzten kolpeak ere aipatu zituen. Iraganera bidaia gaur egungo gizartearen nondik norakoak ulertu eta nondik gatozen jakiteko.
∞Lotura duten albisteak:
-
‘Emakumearen egoera Nafarroako konkistaren testuinguruan’ hitzaldia, eguaztenean (2020-03-05)
- Euskal Herria ontzigintzan mundu-potentzia zen sasoiei buruzko hitzaldia, eguaztenean (2020-02-18)
- Aro Modernoa: Euskal Herria mundura zabaltzen’ hitzaldi zikloa antolatu du Elgoibarko Izarrak (2020-02-10)
- Luis Mari Zaldua: “Onomastikak erakusten du euskalduntze berantiarraren teoriak ez duela zentzurik egun” (2019-10-04)
- BIDEOA: 'Erroma eta Euskal Herria. Gizartearen eta lurraldearen egituraketa' hitzaldia (2019-05-09)
-
BIDEOA: ‘Iruña-Veleia. Erromatar hiria Araban’ Juan Martin Elexpururen hitzaldia (2019-03-29)
-
Erromaren aginteak Euskal Herrian izan zuen eragina ezagutzera emateko hitzaldi-zikloa antolatu du Elgoibarko Izarrak (2019-02-18)