Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

COVID-19 koronnabirusaren izurria argitzen Elhuyarren informazio-pilulen lehen atala duzue honakoa. Saguzarretatik gizakietara nola pasa zen azaltzen du Ana Galarraga Aiestaranek. 

Elhuyar Zientziako lantaldeak koronabirusaren inguruko argibideak emateko bederatzi bideo-pilulako sorta bat prestatu du, gaur hasi eta egunero-egunero argitaratuko dena. Euskarazko 30 hedabide baino gehiagotan emango dituzte “COVID-19aren izurria argitzen” bideo-pilulak, tartean barren.eus-en. Horietan Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko kideak hainbat gai landu ditu minutu bateko bideoetan, hala nola, birusaren jatorria, komunitate zientifikoaren ahalegina, adinaren araberako eragina, emakumeak zaurgarriago izatea, edota tratamenduen inguruan.

Lehen atal honetan birusaren jatorriaz berba egiten du Galarragak. Saguzarretatik pasa da gizakietara, eta beste koronabirus batzuekin antza du COVID-19 honek.

Koronabirusak sortu duen egoera berezi honetan, herritarrei euskarazko informazio irizpidedun eta kalitatezkoa ematea ezinbestekoa da Elhuyarren ustez, eta lan horrek hedadura handiagoa izan dezan, euskarazko komunikabideekin elkarlana sendotzeko abagunea aprobetxatu nahi izan du, eduki hori guztion eskura jarriz.

2020 03 30 elhuyar covid19 galarraga

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza