Zaldi Urdina antzerkia urriaren 23an emango dute Elgoibarren

Barren.eus 2020ko mar. 27a, 18:04

Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak jakinarazi du urriaren 23an emango dutela Herriko Antzokian joan den martxoaren 13an bertan behera laga behar izan zuten Zaldi Urdina antzezlanaren emanaldia.

 

Zaldi Urdina antzezlanaren Elgoibarko emanaldirako sarrerak erosita zituztenek bi aukera dituzte. Batetik, urriaren 23ra atzeratu den emanaldira sartzeko gorde dezakete sarrera. Bestetik, Herriko Antzokia berriro zabaltzen dutenean txarteldegian eskatu ahal izango dute sarreragatik ordaindutako dirua bueltatzeko.