Bertso saioko sarreren dirua berreskuratzeko sarrerak erosi zituzten lekura joan behar dute herritarrek. Bazkaritako txartelen dirua nola itzuli aztertzen ari dira antolatzaileak eta erabaki bezain laster jakinaraziko dutela nabarmendu dute. Eguna bera ospatuko dutela ere zabaldu dute, baina noiz izango den zehaztu gabe.