Taupadak bertan behera utzi ditu ekitaldi guztiak konfinamendu egoera bukatu bitartean

Barren.eus 2020ko mar. 18a, 09:30

Taupada antzerki taldeak emanaldia egin behar zuen gaur Aita Agirre kultur kafean, baina jakinarazi dute konfinamenduak iraun bitartean ez dutela ekitaldirik egingo.

'Zereko zeran zera' antzezlana egin behar zuen gaur Taupada antzerki taldeak Aita Agirre kultur kafean, baina zapatu gauean indarrean sartu zen konfinamendu egoeraren ondorioz kultur kafea bera itxita dago, eta antzerki taldeak ere esan du egoera hau bukatu bitartean emanaldi guztiak bertan behera utziko dituela. Martxotik maiatzera bitartean, Aita Agirre kultur kafean hilero antzezlan bat eskaintzea zuten aurreikusita, baina atzeratu egin dituzte. Aurrerago zehaztuko dituzte data berriak. Era berean, maskara tailerra ere eten dute.