Liburuak itzultzeko epea martxoaren 31ra luzatu du Udal Liburutegiak

Barren.eus 2020ko mar. 17a, 07:54

 

Udal eraikinak hamabost egunez itxita egongo direla iragarri zuten martxoaren 13an, eta horren eraginez, Gotzon Garate Udal Liburutegiak ere bertan utzi ditu ekintza guztiak. Abisu berriren bat jaso bitartean liburutegia itxita egongo da, baina jarri dituzte jendeari arreta emateko bideak: Telefonoz, 943 74 35 25 zenbakian; whatsappez 688 710 138 zenbakian edota e-postaz, liburutegia@elgoibar.eus helbidean. 

Era berean, online liburutegia martxan dagoela gogorarazi dute. Liburuentzat www.eliburutegia.euskadi.eus webgunea erabili daiteke, eta filmentzat www.eliburutegia.euskadi.eus/efilms