Eguen honetan, martxoaren 12an, Zinegoak jaialdiko hainbat filme eta dokumental emango dituzte Herriko Antzokian (21:30), besteak beste: “Cocodrilo”, “Adlib”, “Jess”, “XY”, “Rani” edota “La Mariachi”. Aipamen berezia merezi du “Mi pequeño gran Samurai” dokumentalak, transexualitatearen inguruan kontzientziatzeko lana, Ekai Lersundi ondarruarraren istorio triste eta gogorra. Ekaik bere buruaz beste egin zuen 2018an, burokraziarekin borrokatzen zuen bitartean hormonak ordezkatzeko terapia eman ziezaioten. (Informazio osoagoa: http://zinegoak.com). Arantza Ibarraren lan honek Publikoaren Film labur Onenaren Saria irabazi du Zinegoak jaialdian. Batez beste, 8,6ko balorazioa lortu zuen jaialdiko ikusleen artean.
Martxoaren 26an ere emango dute Elgoibarren Zinegoak jaialdian parte hartutako beste luzemetrai bat, “Tu me manques” izenekoa, hain zuzen ere, Zinegoak elkarteak, Elgoibarko Udalak eta Ongarri zine klubak elkarlanean antolatutako emanaldiotan. 21:30ean hasiko da. Film guztiak jatorrizko bertsioan eta azpitituluak euskaraz eta gaztelaniaz emango dituzte.
Marko Škop zuzendariaren 'Let there be light' (Nech je svetlo) film eslovakiarrak eskuratu du Zinegoak 2020 Sari Nagusia. Joan den martxoaren 8an egin zuten jaialdiaren 17. ekitaldia izan den honen sari banaketa ekitaldia.