Sorpresaz beterik bizi izan dute dantza elgoibartarrek

Barren.eus 2020ko mar. 7a, 11:35

'Bizi dantza' ikuskizuna aurkeztu zuten atzo Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Elgoibarko Herriko Antzokian. Bi saio eskaini zituzten, eta antzokia lepo bete zen bi saioetan. Sorpresaz beteriko arratsaldea izan zen elgoibartarrentzat.

Dantzatzen duen herria garela aldarrikatu zuten pailazoek, eta horretarako, Inazio Bereziartua Musika eta dantza eskolako ikasleen kolaborazioa izan zuen ikuskizunean zehar. Hainbat kantutan igo ziren oholtzara ikasleak pailazoekin dantza egitera, eta azken abestian Jon eta Arantza irakasleak ere igo zituzten gora. Denek batera egin zituzten azken bi dantzak. Baina sorpresak ez ziren horrekin amaitu. Mauxitxa txarangak 50 Txiki bete dituela-eta, Porrotxek ikuskizun osoa Mauxitxako kide baten txalekoa jantzita egin zuen, eta amaieran, txaranga bera ere agertu zen oholtzan, ikusleen harridurarako. Laupabost abesti eskaini zituen txarangak, eta Herriko Antzokia dantzan jarri zuten. 

2020 03 06 pirritx porrotx