Domekan, martxoaren 8an, ailegatuko da Egoibarrera Lur eta Amets neba-arreba bikien abenturetan oinarritutako filma. Herriko Antzokian emango dute, 16:30ean.
Joseba Ponce eta Imanol Zinkunegik zuzendu dute filma eta Eneko Olasagastik eta Karlos Zabalak idatzi dute filmerako gidoia, aurrez Uxue Alberdi elgoibartarrak eta Unai Elorriagak Lur eta Ametsen ipuin-sortarako idatzitako testuetan oinarrituta. Musika, berriz, Joserra Senperenak jarri dio.
“Gure historiako pasarteetan sakontzeko gogoa piztu nahi dugu”, adierazi du 'Lur eta Amets' filmaren zuzendarietako bat den Joseba Poncek BARREN aldizkariko 1151. zenbakian argitratutako elkarrizketan -PDF-.
Filmaren sinopsia eta pertsonaiak