2005-2006 urteetan eta 2007-2008 eta 2009 urteetan jaiotakoak lehiatu ziren bertan, tartean Elgoibarko Inazio Bereziartua eskolako lau dantzari: Malen Galarraga, Jon Etxeberria, Eneko Etxaniz eta Markel Goenaga.
Hurrengo txapelketa Elgoibarren jokatuko dute, martxoaren 28an eta 29an. 28an, larunbatez, lehiatuko dira Malen Galarraga, Naroa Urrutia eta Nerea Galindo, A eta B sailetakoak (HerrikoAntzokian, 16:00etan), eta domekan, Jon Etxeberria, Eneko Etxaniz, Markel Goenaga eta Aimar Almortza lehiatuko dira leku berean, baina goizez (11:00etan).