Uxue Alberdi, Unai Iturriaga, Alaia Martin eta Andoni Egaña ariko dira bertsotan martxoaren 13an San Agustinen (22:00etan). Morroskillon eta Aitzbeltzen erosi daitezke bertso saiorako sarrerak, 6 euroan.
Zapaturako, martxoaren 14rako, ibilaldia antolatu dute Gaztetxetik Aitzbeltzera (9:00etan). 11:00etan, ipuin kontalaria, poesia emanaldia, musika... izango dituzte leizean eta 15:00etan herri-bazkaria egingo dute Gaztetxean. Bazkaritarako txartelak salgai daude Lagun Betikoak tabernan. 18:00etan, berriz, poteo herrikoia hasiko dute Gaztetxean, Motxaila Band elektrotxarangarekin eta gauean, 22:00etan aurrera, Munlet, Intzak Hik eta Belack taldeen kontzertuak izango dira Gaztetxean.