Eguraldia lagun, mozorroak jantzita irten dira elgoibartar asko kalera goizean goizetik. Denetariko mozorroak ikusi ditugu eta umorea nagusitu da herriko kaleetan. Jai giroak arratsaldean izan du segida. Atxutxikaraokea antolatu dute gaztetxoentzat eta denetariko koreografiak prestatu dituzte ekitaldirako. Maalako parkeak diskoteka baten itxura hartu du, eta euskal giroan murgildu dira ume eta gaztetxoak. Segidan, Mauxitxa txaranga eta erraldoi eta buruhandiak irten dira kalera, eta Maalatik Kalegoen plazara arteko ibilbidea egin dute. Gauerdian erromeria egongo da Maalako parkean.
Inauterietako zapatuak eman duena jaso du BARRENeko kamerak. Hemen dituzue argazkiak: ARGAZKI ALBUMA
∞Lotura duten albisteak:
- Elgoibar Ikastolakoek irudikatu duten Euskal Inauteriekin hasi da mozorro festa (2020-02-21)
- Egitarau zabala Elgoibarko eta Mendaroko inauterietan (2020-02-19)
- 2019ko inauterietako laburpen-bideoa (2019-03-07)
-
Inauteri-martitzena, irudietan (2019-03-05)
- Inauterietako zapatua giro eta eguraldi ederrean ospatu zuten Elgoibarren eta Mendaron (2019-03-03)
- Ikastolako neska-mutilen jaialdiarekin hasi dituzte Mendaron inauteriak (2019-03-01)
- Eguzkipean eta kolorez blai hasi dira inauteriak Elgoibarren (2019-03-01)