Euskal Herria ontzigintzan mundu-potentzia zen sasoiei buruzko hitzaldia, eguaztenean

Barren.eus 2020ko ots. 18a, 10:29

Euskal Herria ontzigintzako mundu-potentzia bilakatu zen XVI. mendean. Industria honek izan zuen funtzionamendua, garrantzi ekonomikoa eta soziala aztertuko ditu Lourdes Odriozola Oyarbide historialariak Elgoibarren emango duen hitzaldian. 'Aro Modernoa: Euskal Herria mundura zabaltzen' hitzaldi-zikloko aurrenekoa izango da.

 'Untziginta XVI. mendean: Atlantikoaren erronka' izeneko hitzaldiarekin hasiko da Aro Modernoa: Euskal Herria mundura zabaltzen hitzaldi-zikloa. Lourdes Odriozola Oyarbide (Errenteria, 1964) historialari eta dokumentalistak emango du hitzaldia, eguazten honetan, otsailaren 19an, Elgobarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan. 19:00etan hasiko da solasaldia. Odriozolak Gipuzkoa eta bertako herrien historiaren arlo ezberdin asko landu dituen arren, bere lan ildo nagusiak ontzigintza, itsas historia, sagardoa, ardoa eta pomologia dira.
Elgoibarko hitzaldian, Euskal Herria munduaren erdigunean jarri zuen ontzigintza industriak izan zuen funtzionamendu, garrantzi ekonomiko eta soziala jorratzeaz gain, Aro Modernoari bere izaera ere eman zion merkataritza, bidaia, deskubrimendu eta konkistetan izan zuen eragin historikoa ere landuko da.
Elgoibarko Izarrak eta Ilumberri Achademiak antolatu dute ‘Aro Modernoa: Euskal Herria mundura zabaltzen’ hitzaldi zikloa, Udalaren laguntzaz.

2020 02 13 aro modernoa zikloa kartela ilumberri achademia

∞Lotura duten albisteak: