'Euskal Herritik Pakistanera, Atapuercatik igaroz' hitzaldia emango du Arantza Aranburuk

Barren.eus 2020ko ots. 12a, 13:42

Hiru adibideren bitartez, klima ez dela inoiz geldirik egon eta berdina izan argi uzteaz gain, gizakiok eragindako berotze-efektuak 'berezko erritmo klimatikoan' izan dezakeen eragin atzeraezinaz hausnartzea da Arantza Aranbururen helburuetako bat, gaur, Elgoibarren emango duen hitzaldian.

 Klima-aldaketa denon ahotan dabilen kontua da azken aldi honetan. Geologoek, baina, Lurraren historian klima beti ezagutu dute aldakor, izan arrazoi astronomikoengatik (Milankovitchen zikloak, meteoritoeninpaktuak, e.a) edota prozesu geologikoengatik (tektonikak itsasoko pasabideak irekiz edo itxiz, sumendien errauts jaurtiketak, e.a). Egungo berezitasuna, ordea, zera da: gizakiok eragin dezakegula aldaketa hori edo azkartu bestela. Hala dio Arantza Aranburuk, EHUko Petrologiaeta Mineralogia Saileko kideak. Morkaikok antolatutako natura eta zientzia jardunaldietako bigarren hitzaldia emango du gaur, otsailaren 12an, 19:30ean, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.
Arrazoiak-arrazoi, Lurrak bere 4.600milioi urtetako ibilbidean pairatu dituen klima ezberdinek utzitako aztarnak arroka sedimentarioetan irakur daitezkeela dio Aranburuk. “Dena kontatzeak luze joko luke,eta beraz, geologo ibilbidean aztertu ditudan erregistro konkretu batzuk bakarrikizango dira iraganera begiratzeko erabiliko ditugun leihoak. Lehena, Behe-Kretazeoanhasiko da (110 Ma), poloetan urtu gabeko izotzik ez zen garaian. Gurean sakonera txikiko itsasoa zegoen eta garai hartako lekuko dira Aralar, Aizkorri eta Euskal Herrikogailur gehienetan ditugun kareharriak. Bigarren leihoa, berriz, Kuaternariora irekikoda (2,6-0 Ma), garai glaziar eta interglaziarren txandakapen jarrai eta ordenatuakmarkaturiko garaira. Honen lekuko Atapuercako kobetan pilaturiko erregistroa izangoda. Eta amaitzeko, azken leihoan, gaur egun prozesu geologikoak bizi-bizirik ageridiren parajeetako batetara egingo dugu salto: Baltistango Hushe bailarara, Pakistanera”. Hiru adibide horiek ikusita, klima ez dela inoiz geldirik egon eta berdina izan argi uzteaz gain, gizakiok eragindako berotze-efektuak 'berezko erritmo klimatikoan' izan dezakeen eragin atzeraezinaz hausnartzea da hizlariaren nahia.

∞Lotura duten albisteak: