50 bat lagun elkartu ziren atzo goizeko 8:30ean Herriko Enparantzan, eskera irteteko. Besteetan bezala, hiru talde egin zituzten han bertan, eta bina koplari hartuta abiatu ziren baserri auzoetara. Garagartza aldean jardun ziren batzuk kantuan Beñat Ugartetxea eta Aitor Salegi lagun hartuta, Mendarozabaleko baserri eta kaleetan jardun ziren beste batzuk kantuan, Beñat Lizaso eta Iñigo Zubiaurreri jarraika, eta Plaza auzoan gora egin zuten hirugarren taldekoek, Amaia Agirre eta Unai Mendizabal kantu-lagun zituztela. Bidean dozenaka baserri koplatu zituzten eta beti bezain eskuzabal hartu zituzten baserritarrek. Eskeari kalean eman zioten azkena, eta egunari errematea, Aizpen. Aizpeko bazkide talde batek prestatu zien bazkaria, eta egunari gaua batu zitzaion gero.
-
Santa Ageda bezperan, kantuan eta eskean (2020-02-05)
- Ospitalean eta Eguneko Zentroan izan dira kantuan Mendaro ikastolako koplari gazteak (2020-02-04)
- Etxegina taldekoak izan dira santa eskean irteten aurrenekoak, giro epela lagun dutela (2020-02-01)
- Etxegina taldekoak zapatuan irtengo dira santa eskean herriko kaleetan, eta Elgoibarko Izarrakoak martitzenean, baserriz baserri (2020-01-28)