Pirritx eta Porrotxen saiorako sarrerak zapatuan jarriko dituzte salgai

Barren.eus 2020ko ots. 6a, 11:11

Zapatu honetan, hilaren 8an, jarriko dituzte salgai Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek martxoaren 6an Elgoibarren emango duten saiorako sarrerak.

 Elgoibarko Herriko Antzokiko lehiatilan erosi ahal izango dira zapatuan sarrerak, 19:15etatik 21:45era bitartean, baina Kutxabank plataformaren bitartez ere erosi ahal izango dira. Saioa martxoaren 6an izango da, Herriko Antzokian. Bizi dantza ikuskizuna aurkeztuko dute, eta ohi bezala, bi saio eskainiko dituzte, bata 17:00etan, eta bestea, 19:00etan.
Pailazoen emanaldiaz gain, beste antzezlan batzuk ere iragarri ditu Kultura Sailak datozen aste eta hilabeteetarako: Besteak beste, Eneba! (otsailak 14), Zaldi urdina (martxoak 13), Moko zorrotza (apirilak 24), eta Angelita: Iparragirreren bertso librea (maiatzak 8). Aurten ere deskontu bonoak eskainiko ditu Kultura Sailak, 13 urtetik gorakoentzat:

  • Zine-Bonua: lau saiotara doazen erabiltzaileek bosgarrena doan izango dute.
  • Ikuskizun eszenikoen bonua: bi saiotaradoazen erabiltzaileek hirugarrena doanizango dute.
  • Ikuskizun eszenikoetara joaten direnadingabeen laguntzaileentzako bonua: Lau aldiz joaten direnak, doan sartukodira laguntzaile gisa doazen bosgarrenaldian.