Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 02 01 mus txapelketa elgoibar tantaka euskal herrikoa zialtzeta salegiEuskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatu zuten zapatuan Elgoibarren, eta Manuel Salegi eta Joxe Mari Zialtzeta gailendu ziren.

 Bikote gutxi lehiatu dira aurtengo kanporaketan, sei besterik ez. Hori dela-eta, Gipuzkoako finalerako txartel bakarra zegoen jokoan Tantaka tabernan jokatu zuten kanporaketan. Manuel Salegik eta Joxe Mari Zialtzetak osatutako bikoteak eskuratu zuen sailkapena. Gainera, bikote irabazleak Tantaka tabernan lau lagunentzako afaria jaso zuen saritzat.
Seguran jokatuko dute Gipuzkoako finala, otsailaren 29an. Manuel Salegik Gipuzkoako txapeldunorde izatea lortu zuen duela urte batzuk, 2010. urteko edizioan, Pedro Garaterekin batera. Salegi eta Zialtzetarekin batera Mendaroko kanporaketan finalera ailegatu ziren bi bikoteak ere lehiatuko dira Gipuzkoako kanporaketan, Jose Ramon eta Eritz Egia aita-semeak osatutakoa eta Joxe Idoetak eta Agustin Urbietak osatutakoa.

Euskal Herriko finala martxoaren 14an izango da, Zigoitian (Araba).

2020 02 01 mus txapelketa elgoibar tantaka euskal herrikoa

2020 02 01 mus txapelketa elgoibar tantaka euskal herrikoa 2

Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza