Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 01 29 eh mus txapelketa mendaroJoan zen zapatuan jokatu zuten Mendaron Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa, eta Jose Ramon eta Eritz Egia aita-semeak izan ziren txapeldunak.

 Aitz Beltz tabernan jokatu zuten txapelketa, eta 11 bikotek hartu zuten parte. Horietatik, Egia aita semeak eta Joxe Idoeta eta Agustin Urbieta iritsi ziren finalera. Irabazleek, Aitz Beltz tabernan bi lagunentzako afaria irabazi zuten eta txapeldunordeek, aldiz, bi ardo botila. Bi bikoteak otsailaren 29an Seguran jokatuko den Gipuzkoako finalerako sailkatu dira.
  • Elgoibarko kanporaketa, zapatuan
Elgoibarko kanporaketa, berriz, zapatuan (otsailak 1) jokatuko dute, Tantaka tabernan. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeagatik. Bikote irabazleak Tantaka tabernan lau lagunentzako afaria irabaziko du eta bigarrenak, bi lagunentzako. 16:00etan hasiko dute jokoa.

Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza