Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 01 29 kontzertua elgoibar BilauBilau taldearen kontzertua antolatu du Sinuösek bariku honetarako, urtarrilaren 31rako.


Behe Nafarroako Bilau taldeak 2017an kaleratu zuen estreinako diska sei abestirekin, bare-bare hasi eta apurka-apurka intentsitatea hartzen duten sei kanturekin. Folketik badutela zerbait esan daiteke, slowcorea ere ekar dezakete gogora, baina bereziki, sinpletasun eta dotorezia handiz mamitzen dituzte kantak. Xabi Etxeberri, Jeremie Garat, Elorri Faixa eta Paxkal Irigoienek osatzendute Bilau laukotea. (Entzun hemen Bilau taldeak egiten duten musika)
23:00etan hasiko da Kultur Etxeko sotoan emango duten zuzeneko emanaldia.

Bilau taldeak Mendaron ere eman zuen kontzertua, 2018an, Joseba Olazabali elkartasuna adierazteko.

2020 01 29 Bilau Atabal sinuosek

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza