Zigilu erakusketako partaideei esker ona

Barren.eus 2020ko urt. 28a, 09:26

Altzolatarren Dorretxeak San Anton Egunaren harira antolatutako zigilu erakusketa zapatuan itxi zuten, eta azken egun hori baliatu zuten parte hartzaileei esker ona adierazteko.

Mauxitxa Txarangari eskaini diote aurten erakusketa Txiki Egunaren 50. urteurrenaren harira. Ekitaldi honekin amaitu ziren aurtengo San Anton Jaiak.