Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 01 20 2015 01 29 mustxap2014Urtarrilaren 24an, barikuan, jokatuko dute Mendaroko Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa, eta otsailaren 1ean izango da Elgoibarkoa.

 Mendaroko Aitz Beltz tabernan jokatuko da Mendaroko kanporaketa eta Elgoibarkoa Tantakan. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko. Mendaroko bikote irabazleak bi lagunentzako afaria irabaziko du Aitz Beltz tabernan, eta bigarren sailkatuak bi ardo botila. Elgoibarko irabazleak aldiz, Tantakan lau lagunentzako jatordua irabaziko du, eta bigarrenak bi lagunentzako.
Gipuzkoako finala otsailaren 29an jokatuko dute, Seguran, eta Euskal Herriko finala martxoaren 14an izango da, Zigoitian (Araba).

Hamabigarren aldiz antolatu dute aurten zazpi herrialdeetako muslariak biltzen dituen nazio txapelketa. Herriz herri jokatutako partidak oinarritzat hartu, eta Euskal Herriko mus txapelketa ehuntzen hasi zen Euskal Herriko Mus Federazioa 2009an.

Iaz, Lizarran jokatu zuten 11. edizioko finala, eta Iruñera joan zen txapela, Mikel Goñi eta Dani Zunza iruñearren burura, hain zuzen ere. Txapelketa honetan, 50.000 euro baino gehiago banatzen dira sarietan eta parte hartzaile bakoitzak oroigarria jasotzen du. Irabazleek, zehazki, 3.000 euro eta lau lagunentzako Kariberako bidaia jasoko dute. Bigarren egiten duen bikoteak, aldiz, 1.500 euro eta bi lagunentzako Kariberako bidaia irabaziko du. Hirugarren postua eskuratzen dutenek 750 euro eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat irabaziko dute. Laugarren postukoak, azkenik, 500 euro eta euskara ikasteko urte osorako bi matrikula.

Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza