‘Itsasoen deiadarra’ ikusentzunezkoa taularatuko dute domekan, Herriko Antzokian

Barren.eus 2020ko urt. 15a, 09:39

Bi perkusio joleren musika da ‘Itsasoen deiadarra’ ikuskizunaren ardatza, eta horietako bat izango da Elur Arrieta elgoibartarra (Bestea, Vincent Zaragoza). Natur ondarearen kontserbazioaren garrantziaz sentsibilizatzeko ikuskizun bat da.

 San Anton jaien barruan, musika, zientzia eta antzerkia uztartzen dituen Itsasoen deiadarra emanaldia aurkeztuko du Musbikak domekan, hilak 19, Herriko Antzokian. Natur ondarearen kontserbazioaren garrantziaz sentsibilizatzeko ikuskizun bat da, eta itsasoak eta natur ondarea zaintzeko birziklatzeak duen garrantziaz ohartaraztea du helburu.
Musikarekin batera, Josu Cámara aktorearen eta Alberto Santolaria itsas biologoaren arteko elkarrizketa batek biodibertsitatearen garrantziaz informartuko ditu ikusleak. Lurrera botatzen ditugun goxokien bilgarriak dortoka eta izurdeei nola eragiten dieten etaegunerokoan hartzen ditugun neurri txikiek ozeano garbiagoak izaten laguntzen dutela ohartaraziko dute, besteak beste.
55 minutuko iraupena du Ikuskizunak, eta, batez ere, 7-12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago. Emanaldia 16:30ean hasiko da.

Sarrerak kutxabank.es-en eskuratu daitezke, aurrez, edo leihatilan egunean bertan

2020 01 15 isasoen deiadarra musbika elgoibar elur arrieta perkusioa kapi

2020 01 15 isasoen deiadarra musbika elgoibar elur arrieta perkusioa 1

2020 01 15 isasoen deiadarra musbika elgoibar elur arrieta perkusioa 2