Elgoibarko Izarrarekin baserrietan santa eskean aritzeko izenematea zabalik

Barren.eus 2020ko urt. 14a, 14:15

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera egunean, irtengo dira Elgoibarko Izarrako kideak baserriz baserri kantuan eta eskean.

 14:30ean batuko dira Kalegoen plazan, eta bi taldetan banatuta koplatuko dituzte Elgoibarko baserriak. 21:30 aldera amaituko dute eguna, Aiastiako soziedadean egingo duten afariarekin. Interesatuek urtarrilaren 29rako eman beharko dute izena, 943 741 626 telefonora deituta edo elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus helbidera idatzita.

2020 01 14 2019 02 04 santa eskea elgoibar izarra 2 taldeak hasiera plazan

∞Lotura duten albisteak: